XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Luzaroan hausnartzen egon naiz eta... beharbada ez da hain txarra Toniren ideia.

- Ez, ezta? -esan zuen beronek, esperantzatsu.

- Ba niri oso txarra iruditzen zitzaidan lehen eta are txarragoa iruditzen zait orain, ondo hausnartu ondoren -protestatu zuen Markosek.

- Iaz izan genuen bizimodua baloratzen egon naiz eta... jarraitu zuen Oier zentzudunak, ez entzunarena eginez, zu Markos, adibidez, pozik zaude egin zenuenarekin?

Zuk uste duzu merezi duela soldata bat eskuratzearren eskolak han-hemenka ematen ibiltzea eta egunero-egunero lan egitea, beste hamaika gauzatarako askatasuna galduta?

- Zertarako pasatu dugu, bestela, bizitza osoa ikasten? Orain emaitza jasotzeko, ezta?

Hau da, lana aurkitu eta dirua irabazteko.

- Hori ote da bilatu beharreko emaitza?

Merezi ote du diru horren truke lehen geneukan bizimodu eder eta arduragabea galtzea, egunero goiz altxatu behar izatea, gauero laneko arduraren batekin oheratzea?

- Denak dauka alderdi ona eta txarra.

Oier isilik egon zen apur baten, baina berriro ekin zion, konbentzimendu handiz berba eginez:

- Eta nik proposatzen badizuet modu bat ia lan egin barik bizi izateko, bizio handirik gabe baina gutxieneko diru kopuru batekin?